NOR GARA?


Buztintxuri Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa 50 bazkidek baino gehiagok osatzen duten irabazi asmorik gabeko elkartea gara. 2012az geroztik, Erraldoi eta Buruhandiekin kalejira egiten dugu, bai Buztintxuri auzoan (Iruñea), bai auzotik kanpo. Asko dira, besteak beste, Azpeitia, Azkoitia, Beasain, Deba, Soraluze, Gasteiz, Zarautz, Zumaia edo Agurra Taldea (Algorta, Getxo) kalez kale alaitzeko gurekin egon diren udalak eta elkarteak.

Gainera, bi film filmatu ditugu: "Handia" eta "Line Walker 2".

 Gure figurak ezagutu nahi dituzten ikastetxe eta elkarteen bisitak ere jasotzen ditugu.

 

 Ikuskizuna nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!