Buztintxuriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsatik animatu nahi zaitugu bazkide laguntzaile bihurtzera, auzoko belaunaldi guztientzat hurrengo kultur proiektuak gauzatu ahal izateko:
Urtean zehar haurrentzako tailerrak antolatzea.
Ume-erraldoiekin dantza eskola (6 eta 12 urte bitartekoentzat).
Erdiko erraldoiekin dantza eskola (10 eta 16 urte bitartekoentzat).
Horrez gain, elkarteko irudi guztiak egoera egokian mantentzeko ahalegintzen gara, beti prest egon daitezen eta konpartsaren merchandising-a sortuko dugu.
Lagundu gaituzu amets guzti hauek betetzen! Parte-hartzen ez baduzu ezinezkoa izango da.
Buztintxuriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako bazkide egitea oso erraza da.
Behean agertzen den inprimakia bete besterik ez duzu egin behar.
Hala ere, zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan edo bidali ezazu posta elektroniko bat.