HISTORIA


 Erraldoien lehen emanaldia 2012an
Erraldoien lehen emanaldia 2012an

Garai hartan, Iruñeko Buztintxuri-Euntzetxiki auzoa sortu zenetik hamarkada bat betetzear zegoen. Bertako bizilagun batek, Christian Azconak, bere auzoko jaiak alaitzeko erraldoien konpartsa bat sortzeko ideiarekin amesten zuen. Izan ere kultur ekitaldi gutxi egiten ziren.

 

2012ko urtarrilean, lagun talde batek lehenengo erraldoi bikotea eraikitzeko lanari ekin zion, partikularren aldetik jasotako diruz lagunduta baina kanpoko inolako laguntzarik gabe. Christian Azcona eta Imanol Urabayen proiektuaren zuzendariak eta antolatzaileak izan ziren. Hilabetez-hilabetez burututako lan gogorraren ostean, lehen bikotea (Mikel eta Feli) amaitu zuten.  Gauzak horrela, ametsa egi bihurtu zen.

 

Konpartsa oraindik sortu gabe zegoen garaian, bere lehenengo ibilaldia Buztintxurin egin zen. Zehazki, auzoko jaietako ospakizunen baitan burutu zen, urte bereko irailaren 28an. Auzoak konpartsari izugarrizko harrera egin zion.

 

 Konpartsaren aurkezpena 2013an
Konpartsaren aurkezpena 2013an

2013ko apirilaren 21an, erraldoien bigarren bikotea  (Antonio eta Ana)  sortu zen. Pertsonaien erakusketa egunean 300 pertsona baino gehiago agertu ziren. Modu honetan, kultur elkartea sortu zen. Hasiera batean, dozena bat kide besterik ez zituen. Gaur egun hogei baino gehiago dira pertsonaiak dantzatzen dituztenak.

 

Konpartsak bere ibilbide laburrean izandako arrakastaren ondorioz, urte horretan Buztintxuriko jaietako txupinazoa botatzeko aukera izan zuen.

 

2014an, Konpartsak auzoko inauterietan bere lehen irteera izan zuen. Urte bereko maiatzean Imanol Urabayenek eta Christian Azconak sortutako lau buruhandiak aurkeztu ziren; zehazki, lehen Urteurrena ospatzeko. Pertsonai hauek Buztintxurin urtero egiten diren hiru irteerak irudikatzen dituzte: inauteriak (txatxoa), San Joan suak (sorgina) eta auzoko jaiak (festazale). Laugarren buruhandiak, gaita jotzen duenak, emanaldiz emanaldi dantzaldietan figurekin batera joaten diren musikariei omenez sortu zen.

 

 Arnasa hartzen
Arnasa hartzen

2016ra arte, Buztintxuriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Nafarroako eta Euskadiko zonalde ezberdinetara abiatu zen. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, lehenengo Buztintxuriko Eguna, auzoko beste kultur talde batzuekin batera; Iruñeko Peñen Eguna, Nafarroa osotik etorritako 100 erraldoi baino gehiagorekin; edo Autismoaren Eguna, Nafarroako historiako ongitzako egunik handiena. Baita tuterak uztailaren amaieran urtero egiten duen kontzentrazioan ere parte hartu zuen.

Hala ere, denboraren poderioz irudiak hondatzen hasi ziren, etxeko materialekin eraiki baitzituzten. Garai hartan, Christian Azconak eta Imanol Urabayenek "Eskuartean" izeneko tailer profesionala sortu zuten. Luzaroan pentsatu ondoren, erraldoiek jasaten ari zuten kalte handiak zirela eta, erraldoi berriak egitea erabaki zuten.

 Konpartsa Gasteizen
Konpartsa Gasteizen

Azkenik, 2017ko apirilean, Buztintxuriko erraldoi berriak aurkeztu ziren. Nahiz eta jaio zirenetik denbora gutxi pasa, Iruñea, Tutera, Gares eta Gasteizko kaleetan gorabehera dantzan ibili ziren. Urtea amaitzeko Burlatako Konpartsaren XXV. Urteurrenean eta Buztintxuriko jaietan dantzatu zuten.

 

Taldekide berri hauei urte asko geratzen zaizkie gaitaren doinuarekin batera dantzan eta Iruñeko kaleak alaitzen.