“Buztintxuri” Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, auzo, herri eta hiri askotan kalejiran gorabehera ibiltzeaz gain, bi filmaketetan parte hartu du.
2016. urtean, “Moriarti Produkzioak” ekoiztetxearen eskutik, Hondarribian (Gipuzkoa) “HANDIA” filmaren grabaketan parte hartu genuen. Zehazki, filma 13 Goya sarietarako izendatua izan zen eta
10 irabazi zituen.
Hiru urte geroago, 2019an, Txinako “Line Walker 2: Invisible Spy” superprodukzioan parte hartu genuen, “Babieka Films” ekoizpen-etxearen koprodukzio batean, Tafallan (Nafarroa) eta Segovian (Gaztela eta Leongo erkidegoan) filmatua izan zenean.