2017ko drama-filma da, euskaraz filmatua eta Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak gidatua. Filma Miguel Joaquín Eleizegui Arteagaren benetako istorioan oinarritzen da. Honakoa gigantismoa zuen XIX. mendeko gizon bat zen; “Espainiako Erraldoia” edo “Altzoko Erraldoia” izenez ezagutzen zena. Filma Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen eta Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen. 2017ko Londresko Zinema Jaialdian ere proiektatu zen. Gainera, 2018ko 10 Goya sari irabazi zituen.
2016ko maiatzean, Hondarribia (Gipuzkoa) herrian egon ginen erraldoi eta buruhandiekin filmatzen. Ahaztuko ez dugun esperientzia zoragarria izan zen, eta bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu “Moriarti Produkzioak”-i gugan konfiantza izateagatik.