LINE WALKER 2: Indivisible Spy


Filman Asia ekialdeko hegoaldeko erakunde kriminal batek haur batzuk bahitzen ditu. Horrela, haurrak etsai-agente gisa hezi ostean, Hong Kongeko segurtasun-indarretan infiltratzen dituzte. Hacker batzuek erakunde horri buruzko informazio konfidentziala aurkitzeak eliteko talde bereziak martxan jarriko ditu, eta horrek Espainiaraino eramango dituen aztarna bati jarraitzea ekarriko du.
(Iturria: FILMAFFINITY)

2019ko martxoaren 4an Tafallan, eta martxoaren 10, 11, 12 eta 13an Segovian, Txinako “Line Walker 2: Invisible Spy” superprodukzioaren grabaketan parte hartu genuen. 30 pertsona baino gehiago Segoviara abiatu ginen bertan parte hartzeko. Gure 4 erraldoi eta buruhandiez gain, beste konpartsa eta udaletako hainbat irudi ere lagundu gintuzten.

Horregatik, gure parte-hartzea posible egin zuten kolektibo eta udalei bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu:
“Asier Marko” Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa (Tafalla), Ondare Kultur Elkartea (Irun), Burlatako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Erriberriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Arangurengo Haraneko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Tafallako Udala eta Arreko Kontzejuak, esaterako.

 

Superprodukzio handi batean parte hartzeko aukera eta esperientzia ez dugu sekula inoiz ahaztuko. Eskerrik asko “Babieka Films”-i gugan konfiantza izateagatik eta grabaketa honetan parte hartzeko aukera emateagatik.