2019ko apirilaren 21ean, urtero ohitura den bezala, Tuterako Volatineko Aginduak ekitalde batean "Tudelano" buruhandia "Buztintxuri" erraldoi eta buruhandien konpartsari eman ziguten. Uztailean Santa Ana jaietan antolatzen duten Erraldoi topaketara joaten daramagun hainbesteko urteen ostean opari gisa eskaini ziguten. La Orden del Volatín-i eta Tuterako Udalari tratu bikainagatik eta pasatako egun zoragarriagatik eskerrak eman nahi dizkiegu.
Gainera, Volatineko Ordenaren 50. Urteurrenarekin bat egin zuen.
Zorionak!